CRI Castings

ELAk negoziazio kolektiboaren aurkako erasoa salatu du GRI Castings-en EEEaren lehen bileran

2023/03/17
Joan den asteartean, Gonvarri Taldearena den Zumaiako GRI Castings enpresako enplegu erregulazioko espedientearen lehen bilera izan zen. Espediente honen bidez, enpresak 61 lanpostu suntsitu eta lantegia itxi nahi du.

GRI Castings 2015ean hasi zen lanean, enpresa horrek desagertutako TS Fundiciones berreskuratu ondoren. 2021eko martxoan Hauteskunde Sindikalak egin ziren, eta Enpresa Batzordea osatu zen, ELAko 4 ordezkarirekin eta LABeko batekin. 2021aren amaieraren eta 2022aren hasieraren artean, Enpresa Hitzarmen bat negoziatzeko negoziazio-eremua ireki zuen Batzordeak eta, horren aurrean, Zuzendaritzak aldi baterako lan erregulazioa aurkeztu zuen 2022ko apirilean. Auzitegiek baliogabe jo zuten aldi baterako lan-erregulazioa. Hala ere, enpresak Zestoako lantegia ixteko enplegu erregulazio espediente berri bat aurkeztu du orain.

ELAren iritziz, negoziazio kolektiboaren aurkako eraso zuzena da hori. Zuzendaritzak enpresako langileak zigortu nahi ditu lan baldintzak hobetu nahi izateagatik.

Era berean, ELAk lanpostuen alde borrokatuko du, eta langileek planteatutako mobilizazioekin bat egiteko deia egin dio gizarteari. Azkenik, ELAk administrazio publikoak interpelatu nahi ditu, gaian esku har dezaten eta bat egin dezaten GRI Castings-en industria-politika baten alde borrokatzeko.