Zumarragako alkateak ez du Faustino Orbegozoko langileekin bildu nahi

2008/07/21
Faustino Orbegozo Udal Geriatrikoko langileen ordezkariak Zumarragako Udalean aurkeztu dira Mikel Serranorekin hitzegin asmoz, baina alkatea ukatu egin da langileen ordezkariarekin biltzea

ELAk ez du ulertzen alkatearen jarrera aldaketa. Orain arte biltzeko inongo arazorik jarri ez duenean, orain berriz ukatu egiten da. "Ez dakigu agindu hauek bertan behera utzi nahi dituen, bainan sei hilabete greban pasa ondoren,  benetan larria iruditzen zaigu alkatearen jarrera aldaketa. Langileen ordezkariekin hitzegin nahi eza ez da gatazka hau konpontzeko jarrerik onena".

ELAk uztailaren 16an greban dauden langileen batzarrak langile guztien birkokapenaren eskatu zuela, gogoratu nahi du.