Knorr Bremse (lehen Icer Rail)

Zuzendaritzak ezarritako ekoizpen baldintza jasanezinen aurka deitutako greba hasi dute gaur

2024/01/15
Enpresak 3 langile kaleratu ditu lan karga eta erritmo onartezinetan oinarrituta.

Knorr Bremse, lehen Icer Rail, Iruñeko Agustinos Poligonoan dagoen enpresa bat da. Trenetarako balaztak fabrikatzen ditu eta 190 pertsona inguruk lan egiten dute, ELAko 5 eta UGTko 4 ordezkarik ordezkatuta.

Gaur, azken hilabeteetan zuzendaritzak ezarritako ekoizpen kargak eta erritmoak bete ezinak direla eta konpontzen ez diren lan osasuneko arazoak salatzeko urtarrilaren 14tik 19ra bitartean deitutako 5 greba egunetako lehena da. Enpresa ekoizpen erritmoak negoziatzera eta horrela lan baldintzak hobetzera behartzeko helburua dute.