eitb
Zuzendaritzak puntuz-puntu onartu du erretiro partzialaren inguruan ELAk egindako planteamendua

EITBeko zuzendaritzak esan du Jaurlaritzak oniritzia eman diola erretiro partzialari bide emateko, eta erraztasunak jarriko dituela. Horretarako erabiliko den formula ELAk proposatutakoa, puntuz-puntu. Alegia, datozen hilabeteetan plaza finkoa duten erretiro eskaerak egonkortzetik eratorritako zerrendetatik betetzea.
Zerrendak ez dauden kategoriatan erretiroa hartuko duen langilearen erreleboa, beste kategoria batean emango den plazarekin lotuko da. Jubilatuko den langileak bere orduak egiten dituen bitartean, zuzendaritzak denbora izango du haren hutsunea betetzeko behar dituen neurriak hartzeko (erreposizio tasak, LEPak, eta abar).
Orain, zuzendaritzak bakanteen zerrenda eguneratu behar du eta trasladoak ebatzi. Eta hortik aurrera gauzatuko da erretiro partziala. Premiazkoa da hori guztia lehenbailehen egitea, bi hilabeteko atzerapena baitago.
ELAk dei egin du pauso zehatzak ematen hasteko, eta espero du laster lehenengo komunikazio bat argitaratzea Tortolikan, interesa duten langile guztiek eskaera egin dezaten. Aurretik gizarte segurantzan baieztatu behar dute legeak ezarri dituen baldintzak betetzen dituztela. Oraingoz 25 langilek egin dute eskaera formalki, baina gehiago izan litezke.
ELA uste du bere lana arrakastatsua izan dela. Batetik kalean gaia sozializatuz egindako lana, Bilboko eta Miramoneko egoitzetan pankartak jarriz, eta bestetik bilera guztietan jarri dituelako mahai gainean argudioak eta formalki eskaera egin.