Zuzendaritzak uko egiten dio kontratu finkoak egiteari
Egun, 30 langiletik 8 aldi baterako kontratazioaren bidez ari dira lanean, nahiz eta kasu batzuetan urteak daramatzaten enpresari lotuta. Artxandako Funikularreko ordezkaritza sindikalak azaldu duenez, Bilboko Udalaren mendeko enpresa publikoaren zuzendaritzak uko egin dio lan egonkortasuna eta zerbitzuaren jarraitutasuna bermatuko duten kontratu finkoak egiteari.
Langile bat bajan dagoenean, enpresak eguneko kontratazioak egitea erabakitzen du. ELAk onartezintzat jo du praktika hori, “lan-eskubideen eta kalitatezko enpleguarekiko konpromisoaren aurka doalako”.
ELAk gogorarazi duenez, praktika horrek langileei eragiteaz gain herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea ere arriskuan jartzen du, egonkortasunik eta jarraitutasunik gabeko behin-behineko langileen mende baitago zerbitzua. Hori dela eta, egoera hau salatzeko neurri legalak hartuko dituela jakinarazten du ELAk.
Era berean, ELAk azpimarratu du Artxandako Funikularrak plantillaren lan osasunaren prebentzioa hobetu beharko lukeela; kolektibo hori 30 pertsonak osatzen dute, eta gero eta lan karga eta presio handiagoa jasaten dute, zerbitzuaren maiztasuna handitzearen eta baten ondorioz.