Langabetuen %56,9a emakumeak dira

2018/04/03
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 163.074 langabetu zeuden martxoan, otsailean baino 249 gutxiago, eta duela urtebete baino 15.436 gutxiago. Hau da, langabezia tasa %13,6koa da, Europako bataz-bestekoa baino 6,3 puntu altuagoa. Espainiar Estatutak eta Greziak baino ez dute langabezia tasa altuagoa.

Azpimarratu beharrekoa da langabeziak neurri handiagoan eragiten diela emakumeei (langabetuen %56,9 dira), nahiz eta enplegua dutenenen artean gutxiago izan, %46,9.

Kontratuei dagokienez, aurten egin diren kontratu guztien %91,1a behin-behinekoa izan da; honi gehitu behar zaio kontratu gehienen iraupena oso laburra dela.

Hego Euskal Herrian 99.196 pertsona daude langabezian eta langabezia prestaziorik jaso gabe, guztien %60,7a. Kotizaziopeko saria jasotzen dutenak %23,3a besterik ez dira. Gainontzekoek zenbateko txikiagoa suposatzen duen subsidioa jasotzen dute.

Argi dago nahiz eta langabetu kopurua jaitsi prekarietatea izugarria dela, bai enplegu berria dutenentzat nola langabezian daudenentzat ere.