2017an egin diren kontratu guztien % 92,9 behin-behinekoa izan da

Enplegu Zerbitzu Publikoak gaur argitaratutako datuek aditzera ematen dutenez, Hego Euskal Herrian 163.279 pertsona daude langabezian izena emanda. Hauetatik 91.077 emakumeak dira, %55,8a. Bilakaerak erakusten du langabezia azken hilabetean 235 pertsonatan jaitsi dela, eta 12.939 lagunetan 2017an zehar.
Hala ere, langabezia maila onartezina da. 163.279 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta langabezia tasa % 12,2koa da, 28-EBekoa baino 4,8 puntu altuagoa (% 7,4koa da). Soilik espainiar Estatutak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.
Langabezian daudenen egoera latza da. Langabetuen %61,3ak ez du inolako langabezia saririk jasotzen (100.279 pertsonek). Eta kotizaziopeko langabezia saria % 22,5ak baino ez du jasotzen.
Prekarietatea gero eta larriagoa da. Enplegu berri bat edo kontratu berri bat dutenen egoera ere gero eta okerragoa da: 2017an egin diren kontratu guztien % 92,9 behin-behinekoa izan da, eta azarora arte egin diren behin-behineko kontratuen % 50,6 hilabete bat baino denbora gutxiagorako egin da (obra edo zerbitzu, bitartekotasun kontratuak eta produkzioaren egoeragatik egindakoak kontuan hartuta).