221 bankari espainiarrek batez beste 2 milioi euro baino gehiago irabazi zituzten 2021ean

2023/01/30
Espainiako estatua da milioi bat eurotik gorako ordainsaria duten zuzendari gehien dituen Europako laugarren herrialdea, eta Europako Banku Agintaritzaren txosten batean aztertutako 221 zuzendarien batez besteko ordainsaria 2,164 milioi eurokoa izan zen.

Krisiak aukera ona izan ohi dira kapitala berregituratzeko eta birsortzen jarraitzeko, eta pandemia ez da salbuespena izan. COVID-19aren ondoren, aberastasuna banatzeko prozesu berri baten aurrean gaude, gero eta bidegabeagoa: langile klaseak erosteko ahalmena murriztuta ikusi du 2021az geroztik jasan duen inflazio handiagatik (eta soldatak ez eguneratzeagatik) eta, bitartean, enpresak mozkin errekorrak lortzen ari dira, pandemiaren aurreko urteetan baino askoz gehiago.

Egoera horretatik gehien irabazten ari den sektoreetako bat banku-sektorea da. Bankari handien irabaziei eta soldatei buruzko datuek hala erakusten dute. 2021ean, Ibex 35eko bost bankuek (Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell eta Bankinter) azken hamarkadako mozkinik handiena lortu zuten, 20.000 milioi euro inguru. Banku guztiek 2022ko emaitzak aurkeztu artean, Bankinterrek % 28 egin du gora aurreko urtearekin alderatuta, eta Banco Sabadellek % 62. Horrek guztiak pentsarazten du interes-tasen igoerak eragin positiboa izango duela bankuen emaitzetan.

Onura haietatik, dibidendu hauek. Europako Banku Agintaritzaren datuen arabera, 2021ean Espainiako Estatuan 221 bankarik 500 milioi euro inguru banatu zituzten. 221 horietatik 148 bankarik 1 eta 2 milioi artean kobratu zuten, 37k 2 eta 3 milioi artean, eta 18k 3 eta 4 milioi artean. Gutxi batzuek kopuru horiek baino gehiago irabazi zuten, eta Europar Batasunean gehien irabazi zuen bankaria espainiarra izan zen.

Espainiako estatua da milioi bat eurotik gorako ordainsaria duten zuzendari gehien dituen Europako laugarren herrialdea, eta aztertutako 221 zuzendarien batez besteko ordainsaria 2,164 milioi eurokoa izan zen. Horrek esan nahi du Espainiako zuzendariak direla EBko soldatarik onenak jasotzen dituztenak, bakarrik Austriakoen eta Liechtensteinekoen azpitik.

Horrek guztiak pentsarazten du ordainsariak handitu egin direla 2022an, etekinak hazten joan diren neurrian, besteak beste, interes-tasen igoerari esker. Igoera hori, ordea, nabarmen ari da garestitzen hipoteken prezioa, eta eragin nabarmena du langilerian. Beraz, banka aberasten ari da familiak itota.