Abiadura Handiko Trenerako dirurik ez jartzea eskatu die ELAk erakunde publikoei

2017/06/26
Mikel Noval, politika sozialeko eta ingurugiroko arduraduna izan da gaur Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) antolatutako Udako Ikastaroetan. Bere agerraldian, Ekopol elkarteak unibertsitate honetako ekologia politikako adituen laguntzaz osatutako txostena ekarri du gogora, Abiadura Handiko Trenak errentarritasun ekonomiko eta sozialik ekarriko ez duela azpimarratuz. Horri gehitu dio egitasmo honek ez diola batere onik egingo ingurumenari.

Abiadura Handiko Trenerako dirurik ez jartzea eskatu die ELAk erakunde publikoei.

Mikel Noval, politika sozialeko eta ingurugiroko arduraduna izan da gaur Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) antolatutako Udako Ikastaroetan. Bere agerraldian, Ekopol elkarteak unibertsitate honetako ekologia politikako adituen laguntzaz osatutako txostena ekarri du gogora, Abiadura Handiko Trenak errentarritasun ekonomiko eta sozialik  ekarriko ez duela azpimarratuz. Horri gehitu dio egitasmo honek ez diola batere onik egingo ingurumenari.
 
Mikel Noval, politika sozialeko eta ingurugiroko arduraduna izan da gaur Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) antolatutako Udako Ikastaroetan. Novalek bat egin du txosten horretan jasotako argudioekin eta trenbide ereduaren eta Euskal Herriak beharko lukeen inguruan benetazko eztabaida zabaltzeko borondate politiko eza salatu du. Bere esanetan, argi geratu da Abiadura Handiko Trenak ez duela egun ditugun mugikortasun beharrei aurre egiteko balio; izan ere, ez du balio merkantziak garraiatzeko, ezta pertsonen joan-etorrirako ere.

Hori dela eta, hona hemen ELAren arduradunak aldarrikatu duena:

- Auditoria independentea AHTren inguruan, aurrekontuak eta ingurugiroa izango duen eragina kontuan harturik.
- Nafarroa edo Euskal Elkarte Autonomoko erakunde batek ere ez dezala esku hartu Abiadura Handiko Trenean eta euro bat ere ez dezatela jarri, ezertarako balio ez duen lan egitasmo honetan.
- Eztabaida zabal bat bultzatzea Euskal Herriak behar duen trenbide sarearen eta mugikortasun ereduaren inguruan.