ECSA topaketak
Alternatiben Europako Esparru Bateratuak (ECSA) jarraipena izango du.

Programa zabala eta 600 parte-hartzaile baino gehiagoren artean, gai ezberdinak eztabaidatzeko eta alternatibak eta aliantzak planteatzeko aukera izan dugu; migrazioa, demokrazia erakundeen barruan, trantsizio ekosoziala, zorra, militarismoa eta gerra, feminismoa, etab.
ELAk tailer bat antolatu zuen, enplegu eta trantsizio ekosoziala izenburupean, Confederación Intersindical-arekin, Frantziako CGTrekin eta CIGekin batera, eta Alter Summitek (ELA ere Europako esparru horren parte da) koordinatuta. Bertan, iritziak, planteamenduak eta alternatibak elkar trukatu ahal izan genituen jende askorekin eta anitzekin, eta ELAn gai honetan egindako ibilbidea plazaratu ahal izan genuen.
Hiru lan jardunaldi bizi izan ziren, amaierako batzar batekin amaitu zirenak. Batzar horretan gaikako talde bakoitzaren ondorioak jaso ziren, eta aldizkako bilerak egiteko konpromisoa hartu zen, bi urte barru bigarren topaketa bat edukiz hornituko duten moduak eta gertaerak ehuntzeko eta baloratzeko.