Argentina pobreziara kondenatuta

2019/10/10
Desoreka makroekonomikoak, Nazioarteko Diru Funtsaren (FMI) erreskate ekonomikoa, mozketak eta austeritatea eta, azkenik, pobrezia eta desberdintasunen areagotzea. Izenburuagatik ez balitz, NDF-k erreskatatu duen edozein estatutaz hitz egiten egon ahalko ginateke. Baina, funtsean, Macri gobernu eskuindarrak boterea hartu zuenetik argentinan gertatu denaren laburpen laburra da.

Nazioarteko NDFk eta erreskate finantzarioak duten funtzioa honakoa da: sortutako zorraren amortizazioa bermatzea; ekonomiaren liberalizazioa helburu duen erreforma estrukturalak ezartzea, nazioarteko merkatuetara irekitzea eta sektore publikoaren presentzia murriztea; era horretan, zorra duten herrialdeek pixkanaka finantza-merkatuen bidez mailegu pribatuetara sarbidea izatea ahalbidetzen diete, oraindik ere zorpean jarraitzen duten era berean.

 

Horrela gertatu da Argentinaren kasuan, 2018ko ekainean NDFrekin 57.000 milioi dolarreko mailegu bat adostu zuen, entitate horren historiako mailegurik handiena, orain ordainezin bihurtzen ari dena. Maileguaren aurretik herrialdea jada krisi ekonomikoan zegoen, 2019ko irailean, egoera are katastrofikoagoa da, non inflazioa da buruhauste handienetako bat. Ondorengo datuak Latinoamerikako herrialdean gertatzen ari denaren laburpena da:

 

Ekonomia lehen seihilekoan %2,5 uzkurtu da pasa den urteko seihilabetekoarekin alderatuta.

Bai kontsumo pribatua eta publikoa nabarmen murriztu dira.

Langabezia %0,5 igo da bigarren hiruhilekoan eta azpienpleguan ere igoera nabarmena eman da.

Abuztuko inflazioaren datu ofizialek kezkatzen duten datu larri bat dakar, herrialdea hiperinflazioaren ertzean jartzen duena. Prezioen inflazioa %4koa izan da uztailarekin alderatuz, erregai tasak eta prezioak izoztuta egon arren. Inflazioaren zifra abendutik aurrera %30ekoa izan da eta urte artekoa %54,5ekoa.

Pobreziaren datuak kezkagarriak dira. Azken datuek (2019ko lehen seihilabetekoak) erakusten dute pertsonen %35,4 pobreak izan direla eta %7,7 muturreko pobrezian bizi direla.Hala ere, gaur egungo pobrezia oraindik handiagoa da, iragarritako adierazleak oraindik ez dituelako aurtengo hirugarren hiruhileko datuak biltzen eta hiruhileko honetan pesoaren debaluazio handia eman da, pobreziaren datuak okertuz.

 

Baieztatzen ari da Nazioarteko Diru Funtsaren maileguek ez dituztela inola ere hobetu langile klasearen bizi baldintzak. Eta aipatu bezala, ez da organismo horrekin lotuta gertatzen den esperientzia historiko bakarra, Zor Sistema deituriko prozesu sistematikoaz ari gara. Horrenbestez, erreskateak nazioaren burujabetzaren galera eta aldeanitzeko erakunde finantzarioen subordinazio handiagoa dakar, horien helburu bakarra kapital finantzarioaren interesak defendatzea izanez.

 

Ezkerreko eragileek erakunde horiei aurre eta politika austerizidioen aurka egin behar dugu, diskurtso neoliberala desegin eta herrien burujabetzaren aldeko apustua egitea beharrezkoa dugu.