Migrazioa - inkesta
Atzerritar jatorriko biztanleriak gora egin du EAEn
Inkestaren datuen arabera, 2023an 277.564 ziren atzerrian jaiotako pertsonak eta EAEko biztanleriaren % 12,6, 2008an baino % 2,9 gehiago ( % 9,7). 123.813 etxe daude atzerritar jatorriko pertsonekin.
Jatorriari dagokionez, pertsona gehienak latinoamerikarrak dira kopuru nagusia izaten jarraitzen du, % 49,8rekin, eta Afrikatik etorritako pertsonak % 26,2 dira, batez ere Magrebetik etorritakoak. Europako herrialdeetatik etorritakoak % 13,1 da.
Emakumeak gizonezkoak baino gehiago dira, feminizatuta dagoen kolektibo bat dela nabarmentzen delarik, 2023an, % 52,2. Jatorriz Latinoamerikarrak ( % 59), eta % 28,4 Senegaldik, zehazki.
Ezkontzan edo bikotekidean oinarritutako familia egitura nagusitzen da, eta, batez ere, seme alabekin ( % 40,5 eta % 56,8, hurrenez hurren). Ondoren, familiaz kanpoko oinarrizko bizikidetza egiturak daude ( % 30,1), eta guraso bakarreko familiak ( % 13,1) azkenik.
Inkestaren arabera atzerritar jatorriko biztanleria EAEko lan merkatuaren % 13,6 dira. Aldiz, langabezia tasa batez bestekoaren gainetik dagoela alde batera uzten da, batez beste kolektibo hori da prekarietate handiena pairatzen duen langile taldea, aldi baterako kontratazioekin, kontraturik gabe edo kontratazio partzialekin. Soldata mailei dagokienez, esan behar da soldata arrakalaren biktima zuzenak ere badirela.
Datuez gain, kolektibo horiek pairatzen dituzten pobrezia eta desberdintasun maila handiak azpimarratu behar ditugu, baita eskubide sozialak (etxebizitza, gizarte prestazioak, enplegu publikoa, etab.) eta arrazismoa eta xenofobia direla eta jasaten dituzten diskriminazioak ere.
Hori dela eta, ELAk honako hauek aldarrikatzen ditu: migratzeko eskubidea, pertsonen eta bizitzaren eskubideak kapitalaren interesen gainetik jarriko dituen eredu ekonomikoa aldatzeko beharra, pertsona guztientzako eskubide berberak aitortzea, prestakuntzarako baliabideak, Lan Ikuskaritzaren baliabideak areagotzea prekaritatearen aurka borrokatzeko. Horretarako, beharrezkoa eta ezinbestekoa da Hego Euskal Herriko instituzioek erabateko eskumena izatea migrazioaren arloan.