Banku mundiala
Banku mundiala go home!

BECen egindako bilerak lobby energetikoen eta kapital transnazionalaren estrategian kokatzen da, euskal neoliberalak ere parte direlarik, beraien eta ingurukoan negozioen mesedetan. Baina, zer irteera eskainiko diote larrialdi klimatikoari Petronor edo Bahía de Bizkaia erregai fosilen lobbyaren eskutik jarraitzen dutenek, CO2 isurketen arduradun nagusiak badira? Zer trantsizio justu espero dezakegu oligopolio energetikotik, Iberdrolatik eta konpainiatik, lurraldeen espoliazioan eta pobrezia energetikoan oinarrituta aberasten baldin badira?
EHk kapitalari Planto!k, Jauzik eta EH Eskubide sozialen kartak osatzen duten hainbat eragile sozial eta sindikalek manifestaldi alaia eta koloretsua antolatu zuten horri aurre egiteko eta ozen salatzeko BMak esplotazioa, suntsiketa, ekozidioa sustatzen dutela. BM planeta eta giza espeziearen biziraupena bera arriskuan jartzeko aberastasuna metatzen jarraitzea agerian utzi zen.
Elkar gurutzatzen diren krisi guztiei aurre egiteko erantzun kolektiboak behar ditugu. Eredu aldaketa posible da eta borroka soziala da bidea!