Bizkaia, paradisu fiskal berria

2019/10/10
Irailean, Bizkaiko Ogasunaren bilketari zuzenean eragiten dioten bi berri jakin ezagutu genituen. Abuztuaren 23an, Bilboko Aste Nagusiko egun handian, Bizkaiko Boletin Ofiziala argitaratu zen, zeinetan EAJk eta PSEk babestutako eskualde dekretua jakinarazi zen. Argitaratze data ikusita, agerian geratu zen aldundiak errealitatea ezkutuan mantentzeko intentzioa zuela. Buletin horretan honako neurri hauek onartu ziren: 2020ko Eurokopan parte hartuko duten enpresentzat zerga salbuespenarekin lotutako zerga araua onartzea. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauaren aldaketa, %50 aurreztuko luketen inbertitzaileen erakargarritasuna bilatzen zuena eta aldi berean Athleticeri (beste batzuen artean) ahalbidetzen ziona %50 aurreztea, hau da, 15 milioi euro inguru.

 

Erakunde publikoek makro ekitaldiei ematen dien laguntza gero eta nabariagoa da. 2020ko futbol Eurokopan beharrezkoak diren baliabideak emango zaizkie euren irabaziak areagotzeko aberastasuna sortzeko aitzakiaz. Hurrengo zergak salbuesteaz ezezik: sozietateena, egoiliarrak ez direnen errenta, pertsona fisikoen gaineko zerga, tokiko zergak eta abar, finantzaketa publikoa, espazio publikoen lagaketa eta abar ere izango dituzte. Aberastasuna sortu ezezik, lan esplotazioan eta prekarietatean murgilarazten dute horrelako makro ekitaldiek. Horren adibide argia da antolatzaileak boluntarioak doan lan egitea eskatzeraino heldu direla Aldundiaren oniritziarekin.

 

Zerga salpuespen horiek sinatzeko derrigorrezkotasunaren argudioa erabiltzen dutenek, Bizkaiko Aldundia UEFAren eskakizunen menpe dagoela onartzen dute? Ez dauka Bizkaiko Batzar Nagusiak itundutako zergen eskumena? Edo espainiar legediaren luzapena hutsa al da?

 

Bigarren puntuari dagokionez, dekretuaren bultzatzaileek argudiatu dute "ekintzaileak" erakartzeko eta arrisku kapitaleko inbertsioen kudeatzaileak erakartzeko egin direla aldaketak. Diskurtso neoliberalez mozorrotuta dagoen diskurtsoak, hau da, inbertitzaileen erakartzea edo lehiakortasunaren hobetzea, benetan dakarren gauza bakarra honakoa da: errenta handiena jasotzen dutenek ekarpen txikiagoa egiten diotela kutxa publikoari. Inbertitzaile horien helburu bakarra da gero eta errentagarritasun handiagoa izatea, nondik eta nola sortzen diren kontuan hartu gabe. Beraz, argumentu faltsuak dituen diskurtsoa baino ez da. Argi dago Unai Rementeriak sustatutako neurri neoliberalekin zerga sistema gero eta gehiago dagoela bideratuta inbertitzaile handien interesak defendatzeko, baita patronalaren interesak ere, gizartearen osotasunaren kalterako.

 

Athleticeri eragiten zion afera honek sortu duen polemika dela eta Bizkaiko Diputazioak dekretua atzera botatzea eragin du, eta EAJren eta PSEren arteko akordio berri bat iragartzera, non arau berbera aurkeztu duten, baina, honakoan, futbol taldeari eragiten dion afera kenduta. ELArentzat Athleticeri eragiten zion zerga murrizketaren atzera botatzea ez da nahikoa, dekretu osoaren behin betiko atzera botatzea ere exijitzen dugu. Uste dugu sortu den polemika hau aberastasunaren birbanaketa zuzenagoa helburu duen zerga sistema aldarrikatzeko erabili beharko litzatekeela. Errepikatzen dugu sistema fiskal propioaren behar izana eta bai horrelako erabakiak hartzea eta zerga sistema osoaren neurriak Eusko Legebiltzarraren eskumena izan beharko litzatekeela. ELA gizarte bidezkoago bat lortzeko borrokan berresten da, non errenta altuenek ekarpen handiagoa egin beharko lukete gizarte berdintsuago bat eraikitzeko helburuaz.