LANGABEZIA DATUAK
Biztanleria landunaren erdia diren arren, langabezian dauden 10etik 6 emakumeak dira

Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuek erakusten dutenez, ekainean 131.619 langabe zeuden Hego Euskal Herrian. Urtea hasi zenean baino 3.760 gutxiago eta pasa den hilean baino 1.999 gutxiago. Langabezia tasa %9,3koa da, EBko batez besteko % 5,9tik urrun. Azpimarratu behar da langabezian dauden pertsonen %59 emakumeak direla, eta biztanleria landunaren %48,7.
Langabezian daudenen babesgabetasun eta prekarietate egoera kezkagarria da ELArentzat. Langabezian izena emanda dauden pertsonen %55,1ek ez du prestazio edo subsidiorik kobratu. 3tik 1ek ( %29,5k) kobratu dute kotizaziopeko prestazioa (batez beste 1.041 eurokoa EAEn eta 1.047 eurokoa Nafarroan), eta gainerakoek hilean 6000 euroko subsidioa kobratu dute.
Kontratazioaren datuei dagokienez, sinatutako kontratuen %77,5 aldi baterakoak izan dira urteko lehen hiru hilabeteetan, hau da, sinatutako lau kontratutik hiru aldi baterakoak izan dira. Datu horiek kontratazio berrietan dagoen prekarietatea eta enplegurik gabeko jendearen babesgabetasuna erakusten dute. Beharrezkoa da antolaketa eta mobilizazioa bizi baldintzen hobekuntzaren alde borrokatzeko.