EAEko etxebizitzen alokairuak garestitzen dabiltza

2017/04/21
EAEko BPG historiako handiena izan da 2016an eta, biztanleriaren egoera historiako hoberena izatetik urrun badago ere, etxebizitzaren merkatua garestitzen ari da. Horrela, alokairuak garestitzen dabiltza hirugarren urtez jarraian eta historiako bostgarren datu altuenean daude.

 

Zehazki, hileko alokairuak batezbestean 879,9 euroan daude, 2008an baino 90 euro merkeago (%9,2ko jaitsiera) baina 2013an baino 54 euro garestiago (%6,6ko igoera).

Azken urteotan eta, batez ere, 2008ko krisiaz geroztik alokairuen eskaria nabarmen hazi da, biztanleriaren gero eta zati handiago batek ezin baitu etxe bat erosi edota finantziaziorik lortu erosteko. Hori dela eta, alokairuen merkatuan garestitzea ematen ari da, nolabaiteko burbuila bat sortuz, 2008an eztanda egin zuenaren antzekoa izan daitekeen burbuila.

Honekin ondorioztatzen da, lehenik eta behin, politika publikoek ez dutela lortzen gizartearen beharrak asebetetzea. Eta, horrez gain, alokairuekin espekulatzeko joera areagotu egin dela.