Egiturazko zor publikoa, bankuentzako negozioa

Zor publikoak erabat baldintzatzen du aurrekontu-politika. Zor publikora bideratzen den aurrekontuaren zatia dela eta, gobernuen esku geratzen den benetako aurrekontua are eskasagoa da oraindik.
Baina zor publikoa, ere, negozio handia da bankuentzat eta finantza-erakundeentzat, haiek lortzen dutena baino askoz interes handiagoarekin mailegatzen baitute dirua. Honi gehitu behar zaio, gainera, zor publikoaren helburua askotan ez datorrela bat interes publikoarekin.
Azken finean zor publiko maila handia daukagu, eta ez da ikuskatu nahi horren zein zati ez den legitimoa ikusteko, negozio handia baita bankuentzat eta finantza-erakundeentzat.
Politiketan ez bada aldaketarik gertatzen diru-sarrerak handituz eta zorra ikuskatuz, zor publikoa egiturazkoa bihurtzen da. Horren erakusgarri, Nafarroako Gobernuak 225 milioi euroko zorra eta Eusko Jaurlaritzak 500 milioikoa jaulki berri dituztela da, zati handi bat aurreko zorren epemugak ordaintzeko.