BMren eta NDFren kontragailurra Marrakechen

ELAk BMren eta NDFren kontragailur sozialean parte hartzen ari da Marrakechen

2023/10/14

ELAko ordezkaritza bat aktiboki Marrakechen egiten ari diren hitzaldi, tailer eta saio magistralak jarraitzen ari da. Kontragailurrak 70 mugimendu sozial baino gehiago bildu ditu, bereziki nabarmendu behar da afrikar eta emakumezkoen parte hartzea. Bertan, BMk eta NDFk aurrera eramaten dituzten politika neoliberalen aurrean alternatibak bilatzeko beharraz eztabaidatu da. Era berean, arreta berezia jarri da krisi klimatikoari eta zorraren krisi berriari irtenbidea emateko neurrietan.

Orain arte agerian geratu da antolakuntza dela egungo egoerari aurre egiteko modua, eta aliantzak eta mobilizazioa direla indarrak batzeko tresnak, agendak eta lurrak markatzen dituzten presazko eta beharrezko seinaleen aurrean.