ELAk EAJk eta PSEk aurkeztutako Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Lege-Proposamenaren onarpena salatzen du

2019/07/03
PPren abstentzioak legea tramitera onartzeari ateak ireki dizkio

 

Bueltaka urte térdi ibili ondoren, pasadan ostegunean Legebiltzarreko plenoak Diru Sarrerak Bermatzeko eta gizarteratzeko lege-proposamenari adostasuna eman zion. Legeak murizketa berri eta gehiago du helburutzat, jasotzaileak kriminalizatzeaz gain.

Edukiak oso larriak dira, hauek batzuk:

  • DSBE bakarra zehazten da etxebizitza batean, bertan bizi diren bizkidetza -unitateak edozein direla ere.

  • Zenbatekoei* dagokionez: Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) erreferentzia kentzeaz gain, aurrekontu legeetan urtero ezarritako murrizketak mantentzan dira. Nahiz eta gutxieneko igoerak proposatu, 2008ko legeak aplikatuz gero ordaindu beharreko kopuruetatik oso urrun gertazen dira.

  • Euskadiko gutxieneko gastu arrunten adierazlea ezartzen da. Hau da, etxebizitza bat mantentzearekin zerikusia duen oinarrizko beharrizan arruntei bakarka aurre egiteko adierazlea litzateke. Legeak 455€tan finkatzen du, eta urteroko Aurrekontu legeak zehaztuko du balio hori.

    Honen arabera, eta inplikazio aktiboko koefizienteak aplikatuz, DSBEren kopurua irizpide subjetiboetan oinarrituta 455€ izatera heldu daiteke.

  • Legea beharrezkotzat jotzen duen genero eragineko txostenik gabe egin da, legeak “famili ereduko tratu txarraz” dihardu eta ez indarkeria matxistaz adibidez. DSBEren jasotzaileen gehiengoa emakumezkoa dela jakinda, horrelako zehaztasunak ezinbestekoak dira.

  • Kontrol eta jarraipen neurriak eta diziplina zein zigor-erregimena oso larriak dira.

Moduei dagokionez salatu behar dugu EAJk eta PSEk lege proposamena aurkeztu zutela dagoeneko legebiltzarrean EHko Eskubide Sozialen Kartak aurkeztuta zuen Pobrezia eta bazterkeria sozialaren aurkako Herri ekimen legegilea neutralizatzeko. DSBEren kopurua hobetzea (LGSren €100 pertsona bakar batentzat eta %50 gehiago bizikidetza-unitateko kide bakoitzeko), onartutako murrizketak atzera botatzea (errolda urte batera jesitea), eta gaur kanpoan geratzen diren kolektiboei aukera ematea (18 urtetatik gorakoei) proposatzen zen besteak beste.Nahiz eta 51.00 pertsona baino gehiagok HEL babestu eztabaidarako aukera ere ez zuten eman, EAJ, PSE eta PPren botoei ezker.

Berretsi egiten dugu gizarte-prestazio sistema bat funtsezko oinarria dela jendartearen kohesioa bermatzeko. Prestazio sistema hau izan behako liztateke gero eta handiagoak diren sektore behartsuenekiko konpromiso kolektibosaren zutabeetako bat.

 

 

 

 

RGIaren KOPURUA (*)



 

2008ko

Legea

PNV eta PSEren proposamena

2019ko

egoera

ARRUNTA

903 euro

 

Gutxiengo Soldataren %86

 

659,75 euro

667,05 euro

PENTSIODUNENA

1.050 euro

 

Gutxiengo Soldataren %100

784,88 euro

765,34 euro

 

 

  • Gutxiengo Soldataren erreferentzia kendu.

  • Kopurua tope bat da. Mekanismoak ezartzen dira kopurua murrizteko

  • Urtero kopurua finkatuko da, aurrekontuetan

  • Murrizketak aplikatzen ari dira.

  • Urtero, aurrekontuetan, 2008ko legea ez aplikatzea erabakitzen da.

(*) RGIa, urtean zehar, 12 ordainsaritan jasotzen da. Gutxiengo soldata 900 eurokoa da, baina 14 ordainsaritan jaso behar da.

 

PNV eta PSEren proposamena RGIaren kopurua murrizteko proposamena da:

  1. 2008ko legearekiko atzerapausu handia da.

  2. Gaur egun aplikatzen diren murrizketak bedeinkatu nahi ditu.

  3. Eta etorkizunean Gobernuari (Lanbideri) murrizketa gehiago aplikatzeko aukera ematen dio.