ELAk Ekonomia Kritikoaren XVIII. Jardunaldietan parte hartu du Cuencan

2022/10/03
Azterketa Bulegoko eta Ekonomia Kabineteko kideek Ekonomia Kritikoari buruzko Jardunaldietan parte hartu dute, eta aurtengo edizioan pandemia eta gerra garaietako ikuspegi ekonomikoa izan da ardatz

Ekonomia Kritikoaren Elkarteak Cuencan irailaren 8an eta 9an antolatutako Ekonomia Kritikoaren XVIII. Jardunaldiak, «Aurreikuspen ekonomikoak pandemia eta gerra garaian» izenburupean egin dira.

Izenburu horrekin, eta ziurgabetasun eta geldialdi testuinguru batean, hitzaldi ugari egin dira, Tom Palley, Philipp Heimberger edo Alessandra Mezzadri bezalako izen nabarmenekin. Bestalde, ekonomia feministari, kalteberatasunari eta pobreziari, egiturazko aldaketari, lan merkatuari edo klima aldaketari buruzko saio paraleloak egin dira, besteak beste.

Egoera horren aurrean, ELAren ondorio nagusia da bizi baldintzak hobetzeko eta mantentzeko borroka egin behar dela, bai kalean, bai lantokietan. Beharrezkoa da pentsio eta prestazio publikoak defendatzea, eta, aldi berean, soldatak KPIaren arabera gutxienez igotzeko aldarrikapena oinarrizkoa da aberastasunaren banaketa bidezkoagoa izan dadin.