ELAk fiskalitatea aldatzeko eta krisiari benetako irtenbidea emateko proposamenak aurkeztu ditu Nafarroan

2020/06/16
ELAk dokumentu bat aurkeztu du Nafarroako egungo egoera, Foru Gobernuak hartu dituen erabakiak eta, batez ere, ekonomia suspertzeko eta krisiari benetako irtenbidea emateko proposamenekin. Helburu nagusia da oinarriak ezartzea egungo krisi sistemikoari emandako erantzunak herritarren beharrak asetu ditzan, eta 2008ko krisiaren ondoren aplikatutako politikak errepika ez daitezen.

 

Dokumentuan, besteak beste, honako neurri hauek jasotzen dira: errenta altuei ezarritako zergak berrikustea, %20eko erregargua ezartzea sozietateei eta %1 eta %10 artekoa Ondarearen gaineko Zergan eta PFEZean %60ko gehieneko tasa berri bat ezartzea. Lehen bi neurriek 900 milioi euro gehiago jasotzea suposatuko lukete. Proposatutako beste neurri batzuk hauen artean, hauek azpimarratu daitezke: azpikontrata publikoak publifikatzea eta Administrazioetako enplegu ez-finkoa finkatzea; LGSren gutxieneko diru-sarrera langabeentzat eta Errenta Bermatua jasotzen dutenentzat; eta banka publiko bat sortzea Nafarroan.

Alferrik da estrategia-ildoei eta neurriei buruz eztabaidatzea, gero ez badago haiek ordaintzeko modurik. Hala gertatzen da Nafarroako Gobernuaren Susperraldi Planarekin, neurriak oraindik zehazteko daude, baina dena dela garrantzizkoena falta da: neurriak nola finantzatuko diren argitzea.

Orain hartuko diren erabakien eragina hurrengo urteetan eta hamarkadetan sumatuko da. Krisiari benetako irtenbidea emateko ELAk egindako proposamenak Nafarroako Gobernuaren esku daude, eta borondate politikoa baino ez da behar horiek aplikatzeko. Borondate hori mobilizazioaren eta aktibazio sozialaren bidez bultzatu behar da. Aukera ona dugu ekainaren 19an kalera irten eta krisiari beneteko irtenbidea eskatzeko.

 

https://www.ela.eus/eu/nafarroa/albisteak/elak-ohartarazi-du-nafarroan-ez-zaiola-krisiari-irtenbide-zuzenik-emango-fiskalitatea-aldatu-gabe/nafarroa-suspertzeko-plana.pdf