Ekonomia Kritikoari buruzko Jardunaldiak (Galizia)
ELAk Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata ezartzea defendatu du, iruzurrari aurre egitea eta aberastasuna banatzea
ELA Galizian dago, Ekonomia Kritikoari buruzko Jardunaldietan parte hartzen. Izan ere, Santiago de Compostelan antolatu dituzte, munduko egoera ekonomikoaz hitz egiteko, baita pobreziaren hazkundeaz, trantsizio ekologikoaz eta politika kapitalistez hausnartzeko ere. XIX. edizioa da eta`¿Postcapitalismo, colapso…? Alternativas ante el fin de un modelo de acumulación´ da aurtengo leloa.
Bertan izan da ELA, eta hiru gai izan ditu hizpide: Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata finkatzeko premia, enpresen iruzurrari aurre egiteko tresnen beharra eta aberastasunaren banaketa.
Jardunaldiek izaera akademikoa dute, eta mundu mailan ospetsuak diren ekonomialariek parte hartu dute, Michel Robertsek kasu.
Jardunaldi horietan, munduko egoera ekonomikoa aztertuko da, baita alternatibak plazaratu ere; hala nola lan merkatutik, parte hartze sozialetik, trantsizio ekologikotik eta energiatik, zaintzatik eta finantzarizaziotik, besteak beste.