Topaketa Marrakech

ELAk Marrakecheko gizarte mugimenduen mundu mailako kontrakunbrean parte hartuko du urriaren 12-15 bitartean

2023/10/02
Munduko Bankuak eta Nazioarteko Diru Funtsak aurten Marrakechen egingo duten bileraren aurkako kontrakunbrea mugimendu ekintzaile ugariren topaketa eta 2023ko urtarrilean hasitako nazioarteko prozesu kolektibo eta inklusibo baten amaiera izango da.

 

70 eragile eta nazioarteko dozena bat sare baino gehiagok eman dute izena tailerretan, eta erabat mobilizatuta daude kontrakunbrearen arrakasta bermatzeko.
Afrikan eta eskualde arabiarrean, mobilizazioa are handiagoa da, Palestina, Irak, Tunisia, Egipto, Mendebaldeko Afrika, Erdialdeko Afrika, Ekialdeko Afrika eta Hegoafrikako ehun ordezkari baino gehiagorekin.


Topaketa ekintzara bideratutako ikaskuntza kolektiborako aukera bat izango da. Aukera bat borroka esperientziak trukatzeko eta ekintza militanteak bateratzeko multinazionalen, potentzia inperialisten eta finantza-erakundeen (BM eta NDF barne) diktaduren aurka.


Topaketa eta egitaraua urriaren 12an hasiko da, irekiera martxa herrikoi batekin, hurrengo egunetan 4 osoko hitzaldi eta 60 tailer egiteko. Urriaren 12an bertan, osoko bilkurak Banco Mundialak eta Nazioarteko Diru Funtsak bidegabekeria sozial eta klimatikoaren, neokolonialismoaren botereari lotutako desberdintasunen eta langile klasearen esplotazioaren gaitzespenean duten zereginari erreparatuko dio. Urriaren 13ko tailerrek abagunea aztertuko dute, dimentsio anitzeko eta elkarri lotutako krisiekin (soziala, elikagaiena, ekonomikoa, sanitarioa, ekologikoa, migraziokoa, gerrakoa eta demokratikoa). Eta urriaren 14an alternatibak eta mobilizazioa aukerakak aztertuko dira.

Era berean, autoritarismoa eta hainbat gobernu, bereziki eskualde arabiarrean eta Marokon, egiten ari diren errepresio egoerak salatzeko eta preso politiko guztien berehalako askapena eskatzeko aukera izango da.


Marrakech eskualdea suntsitu zuen lurrikara izugarriak, erregimenak luzaroan baztertutako komunitateetan batez ere, antolaketa arazoak areagotu baditu ere, kontrakunbrearen kolektibo nazionalal eta talde antolatzaileak nazioarteko topaketa honen arrakasta bermatzeko erabakia hartuta dute.