ETXEBIZITZA POLITIKA

ELAk salatu du Jaurlaritzak ez duela ezer egiten etxebizitzaren prezioaren igoera gelditzeko

2024/09/06
Sindikatuak etxebizitza politika errotik aldatzea eskatu dio Jaurlaritzari, hala nola, aurrekontua handitzea, etxebizitzarako eskubide subjektiboa legez bermatzea, lurralde osoa Zona Tensionatu izendatzea, etxebizitza turistikoak mugatu eta kontrolatzea eta hutsik dauden 80.000 etxebizitzak alokairuan jartzea. Hala adierazi du etxebizitzaren prezioaren igoeraren berri izan eta hurrengo egunean. Izan ere, sindikatuak gogorarazi du etxebizitzaren prezioa dela eta, jende askorentzat ezinezkoa dela etxe bat alokatu edo erostea, bereziki gazte eta migratzaileentzat. Gehitu du etxebizitza eskuratzeko aukera duten askorentzat ere, ordaindu beharreko prezio altuak erabat baldintzatzen duela euren bizi proiektua.

ELAren ustez, Eusko Jaurlaritzak denbora luze darama beste aldera begira. “Bere etxebizitza politikarekin propaganda egiten du, baina errealitatea da egoera hobetu beharrean, gero eta okerragoa da”.