Elkarrekin Podemosek eta Eusko Jaurlaritzak egindako akordioa DSBEa erreformatzeko guztiz eskasa da

Lege-proiektuarekiko aldaketak dakartzaten akordioko bi gai nagusiak honako hauek dira:
1. Bermatutako errentaren zenbatekoa
Gaur egun, pertsona bakar batentzako (pentsioduna ez denarentzako) DSBEa 717 eurokoa da. Lege-proiektuak 727an ezartzen du kopuru hori. Elkarrekin Podemosek iragarri du 803 eurokoa izango dela datorren urtean.
a) 2023ko 803 euro 2022ko 727 euroren baliokidea da.
% 10,4ko igoera da, eta urte arteko KPIa % 8,9koa da.
b) Baliteke lortutako akordioa hori izatea. Hala ere, E-Pen zuzenketaren idazketak aurrekontuetan ekitaldi bakoitzean erabakitzen denaren esku uzten du zenbatekoa, eta pobrezia tasari buruzko irizpide argirik ere ez du ezartzen.
Akordioaren arabera, zenbatekoa Eusko Jaurlaritzaren urte bakoitzeko aurrekontuetan finkatuko da, eta kopuru hori ezin izango da pobrezia arriskuaren tasa baino txikiagoa izan. Zuzenketaren justifikazioan hainbat aukera aipatzen ditu pobrezia arriskuaren tasa hori nola kalkulatzen den interpretatzeko. Horietako bat errenta nazional ertainaren % 60a da. Beste biak askoz anbiguoagoak dira. Eta, nolanahi ere, Espainiako estatu osoaren erreferentziak dira.
c) EAEko pobrezia tasa Espainiako pobrezia tasaren aldean
803 euro eta 1.056 euro, hurrenez hurren. EAEko pobrezia arriskuaren tasa jaso beharko litzateke, Espainiakoa baino 355 euro handiagoa baita.
d) LGSren erreferentzia pobrezia arriskuaren tasarekin ordeztea, murrizketak finkatzea baino ez du helburu.
Egun indarrean dagoen Legeak (2008koak): LGSaren % 88a finkatzen du (1.026,7 €). Akordioak zenbatekoa 803 €tan zehazten du (kasurik onenean betiere).
2. DSBEren aitorpena 18 urtetik aurrera
Ez da zuzenean onartuko den zerbait, berariazko baldintzak ezartzen dira, ezkutatzen saiatu direnak:
- 18 eta 29 urte bitartean, urtebeteko bizitza independentea daramala frogatu behar da.
- 18 eta 23 urte bitartean, aldez aurretik Lanbiden alta emateko urtebete eskatzen da (edo lanean egotea edo egon izana eta gainerako denbora Lanbiden).
Komunikabideetan eta propagandan esandakotik testuetan jasotakora, desberdintasunak esanguratsuak dira. Elkarrekin Podemosek, gainera, bileretan “aztertutako” beste eduki batzuk aipatu ditu (hala nola Lanbideren baliabideak zabaltzea, edo hartzaileen gaineko kontrola ezabatzea), eta gaur egun egindako zuzenketetan jasotzen badira ere, ez dira akordioaren parte.