Emakumeen langabezia tasa %14,8koa da, gizonena baino 4,9 puntu altuagoa

2018/03/02
Enplegu zerbitzu publikoak gaur argitaratutako datuek erakutsi duten bezala, Hego Euskal Herrian 163.323 pertsona daude langabezian izena emanda. Hauetatik 93.136 emakumeak dira, % 57, hain zuzen ere. Bilakaerak erakusten du langabezia azken hilabetean 1.660 pertsonatan jaitsi dela, eta 16.620 lagunetan azken urtean.

Emakumeen langabezia tasa gizonena baino askoz handiagoa da. 163.323 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta langabezia tasa %12,2koa da, 28-EBekoa baino 4,9 puntu altuagoa (%7,3koa da). Soilik Espainiar Estatutak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa. Langabezia tasa emakumeen artean %14,8koa da, gizonena (%9,9) baino 4,9 puntu altuagoa.

10 langabetutik 6k ez du langabezia saririk. Langabetuen % 59,8ak ez du inolako langabezia saririk jasotzen (98.654 pertsonek). Eta kotizaziopeko langabezia saria soilik % 24,1ak jasotzen du.

10 kontratutik 9 behin-behinekoa da. Enplegu berri bat edo kontratu berri bat dutenen egoera ere gero eta okerragoa da: 2018an egin diren kontratu guztien % 91,2a behin-behinekoa izan da.