Enplegua, lege proiektua
Enplegu lege proiektua eztabaidan da eusko legebiltzarrean

Enplegu legeaz dihardutea enplegua oso modu ezberdinean ulertzen dutenen artean ez omen da erraza. Izaeran enpegua eta duintasuna eskutik doazela ulertuz gero are gehiago. ELAk argi dauka legean eta praktikan EAEn ez dela enplegu duina bermatzen.
Lege proiektuak enplegua orainarte antolatu den modu oso antzekoan egituratzen du; kartera, programak, finatziazioa, Gobernantza eredua, elkarrizketa soziala, Lanbide... horien norainokoak, betetako helburuak, emaitzak, erabilitako baliabideak, ematen den zerbitzu publikoaren kalitatean, etab.ekoetan erreparatu gabe.
Agerraldian adierazi bezala, benetako enplegu politika batek ezinbestekotzat izan behar ditu lege proiektuan agertzen ez diren batzuk.
Batetik, Administrazioa enplegatzaile gisa duen zeregina. Admininstrazioa enpresaburu nagusia da, enpleguaren errealitatea, neurri handi batean, bere esku dago. Europa mailan dauden datuak aztertuta, nabaria da hemen dagoen sektore publikoaren garrantzia, enpleguaren ikuspuntutik, beste herrialdeetakoa baino txikiagoa dela. Adibidez, osasun publikoan, 1.000 biztanleko profesional gutxiago daude hemen, ELAk askotan salatu duen bezala. Eta zer esan Zaintza Sistemaren inguruan. Gure gizarte zerbitzuetan askoz langile gutxiago daude, gizartean dauden behar gehienak estaldurarik gabe uzten dira horrela, arlo gehienak gainera pribatizatuak daude, emakume langileak guztiz kaltetuak izanik.
Sektore Publikoan prekarietatea oso altua da. Behin behinekotasun tasa %40koa da. Eta hartzen ari diren neurriak oso eskasak dira, administrazioak ez du egoera hau konpontzen, ELAk Hezkuntzan edo Osakidetzan salatu duen moduan.
Bigarrenik, azpikontratazioa. ELAk ILP bat aurkeztu zuen Legebiltzarrean, sektore publikoak azpikontratatzen dituen zerbitzuetan lan baldintza duinak eta subrogazioa bermatzeko zedin. Ezetz esan zitzaigun
Hirugarrenik, prekarietearen kontrako borrokak. Prekarietatea oso zabalduta dago herri honetan. Eta Eusko Jaurlaritzak baditu horretan esan eta egitekoak. Aldiz, gizarteari ematen zaion mezua konfrontazioa eta borrokak ez direla bidea da, hortan daudenak deabrutuz,
Gutxiengo soldataren egoera adibidez. HEHan 1.400 eurotakoa izan beharko litzateke. Zergatik ez da posible hemen gutxiengo soldata legez arautzea?
Laugarrenik, enplegua sortzeko beste politikak.
Kalitatezko enplegua sortzea lehentasuna bat izan behar da, Eusko Jaurlaritzak industria politika egokirik ez du. Transitzio ekosozialari aurre egiteko oligopolio eta enpresa transnaziolanen menpe dago.
Beste motatako politikak defendatu behar dira:
-
Aberastasunaren banaketa eta enplegua banatzeko lanaldia murriztea.
-
Ekonomiaren birlokalizazioa
-
Energia sektorea publifikatu
-
Garraio politikak eraldatzea - Mugikortasuna murriztu; garraio publikoa eta kolektiboa bultzatuz.
-
Elikadura burujabetza eta agroekologia sustatzea.
-
Ekonomia berrantolatu. Erdigunean jarri behar dira zaintza, bizitza sostengatzea eta oso feminizatuta dauden zaintza lanen banaketa.
-
Oinarrizko zerbitzuen desmerkantilizazioa. Herritarren beharrak merkatutik pasa gabe betetzeko lehentasuna izan behar da zerbitzu publikoak indartzea, herritarrei osasungintza, hezkuntza eta bestelako zerbitzu publikoak bermatzeko.
Eta guzti hau gutxi balitz, lege proiektuak Lanbideren izaera juridikoa aldatzea porposatzen du erakunde autonomo izatetik zuzenbide pribatuko ente publikora. Bere garaian esan genuen bezala, figura juridiko honek kontrol publikorako ahalmena murrizten du eta langilegoaren kontratazioa modu ez hain gardenean egitea ahalbidetzen du, administrazioa enplegu emailea moduan ari denean hain zuzen ere. Enplegurako programa desberdinen eta formakuntzaren azpikontratazio eta esleipenaren gardentasuna eta kontrola ere kaltetu egiten du aukera honek. Aspektu hau are eta larriagoa da, enplegua eta formakuntzaren eremuak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiean parte hartzen duten erakundeen finantza iturri bihurtuko baitirelako. Berriz ere askotan salatu dugun eta onartzen ez dugun eredua litzateke.
ELAren ustez herri bezala erronka handiak ditugu kalitatezko enplegua bultzatzeko. Eta Enplegu Lege proeiktuak ez dio erronka horri erantzunik ematen.