Enplegua prekarietatearen kontura hazi da

Enpleguan eman den hazkundea behin-behinekotasunaren hazkundearen kontura izan da ordea, azken urtean aldi baterako kontratua dutenen kopurua 25.500 pertsonetan hazi baita.
Honek soldatapeko enplegua duten 4 pertsonetik 1ek baino gehiagok (% 25,3k) aldi baterako kontratua izatea ekarri du (azken urtean 1,6 puntu igo da tasa). Azpimarratzekoa da ere enpleguen %16,9a lanaldi partzialekoa izatea.
Egoera are larriagoa da emakumeentzat. Emakumeen % 27,8k aldi baterako enplegua du, eta % 27,5ek lanaldi partzialeko enplegua. Hau da, lanaldi partzialeko enplegu guztien %77,9a emakumeen esku dago.
Oso larria da enpleguaren hazkundea lan-baldintzak prekarizatzearen kontura izatea, eta gainera, honen inguruko irakurketa positiboak egitea. Lan-baldintzak okertzea egiten diren enplegu politiken eragina da, eta beharrezkoa da politika hauek aldatzea enpleguen kalitatea hobetzeko.