Enpresa transnazionalei lurraldez kanpoko betebeharrak eskatzen dizkien lege baten alde

Enpresa transnazionalen boterea desegiteko borroka ELAren egitekoen agendan dago, eta egungo erronka handienetako bat da. CAF, Inditex, Repsol, Iberdola, BBVA, Santander, Gestamp eta antzeko enpresak aberastu egiten dira lan prekarietateari, ekosistemen suntsipenari, behartutako desplazamenduei, ondasun komunen eta inlkusioen jabetza pribatuei esker, indarkeria sortuz. Azken batean, korporazio handiek, neurri handi batean, giza eskubideak urratzen dituzte, eta krisi handien oinarrian daude: elikagaiekin espekulatzen dute, inflazioa eta gosea sortuz, erregai fosilak merkaturatzen dituzte larrialdi klimatikoa eraginez, Ukrainako gerra finantzatzen dute...
Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030 Ministerioa urriaren 24an hasiko da giza eskubideen babesari, iraunkortasunari eta nazioz gaindiko enpresa jardueretan behar den arretari buruzko lege aurreproiektua tramitatzen. Enpresa multinazionalen krimenak salatzen eta botere ekonomiko eta finantziroak zigortzen dituzten nazioarteko eta nazioko araudiak egotearen alde lanean denbora daramagun kolektibook adierazpen bat egin dugu, horrekin ados ez gaudela adierazteko eta lege baten arriskuez ohartarazteko, arreta egokian soilik oinarrituta (enpresen borondatezkotasunaren esku uzten du guztia), Europako estatu zentralek korporazio handien erreskatearen aurpegi adeitsu gisa jarduteko arriskua baitago.
ELAk adierazpen hau sinatu du, eta urriaren 17ra arte egongo da zabalik atxikimendu gehiago jasotzeko.