Enpresa Transnazionalen eta giza eskubideen Euskal Zentroa

2021/10/22
Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro proposamena aurkeztuko du; giza eskubideen urraketen hazkundearen aurrean, EAEtik eta EAEn jarduten diren transnazionalak erregulatzeko eta kontuak eskatzeko espazioa sortzea da helburua.

CAF, SENER, IBERDROLA, BBVA, PROSERTEK, GESTAMP, IDOM, CIE AUTOMOTIVE. Giza eskubideen nazioarteko markoaren urraketen inguruko salaketak jaso dituzten euskal enpresen adibide soil bat da honako hau. Zentzu horretan, agerian geratzen dira enpresa hauen makroproiektuek, finantzaketa fasetik egikaritze faseraino, dituzte inpaktu ekonomiko, politiko, kultural edota ingurugiro edota genero eragin negatiboak. Era berean, EAEn jarduten den kapital atzerritarrak (AMAZON edo H&M bezalako enpresak) ere lan eskubideen inguruko urraketak edota tokiko ekonomia sareen kontrako jardueren inguruko salaketak jasotzen dituzte

Beharrezkoa da sistematikoak diren eta desregulazio publikoan oinarritzen diren praktika hauekin amaitzea, baita ere borondatezkoak diren eta enpresen aldebakartasun oinarritzen diren markoekin. Enpresen ekintzen inguruan jardungo den, salaketak jasoko dituen, kasuak publikoki bideratuko dituen, irizpide sozial eta ekologikoak betearaziko dituen, biktimak lagunduko dituen eta zigorrak proposatuko dituen espazio publiko bat behar dugu, parte hartze sozial indartsua izango duena. Azken finean, enpresen interesen gainetik interes kolektiboa lehenetsiko duen marko berri bat behar dugu; Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundien nazioartekotze politikarekin guztiz kontrakoa gertatzen da momentu hauetan.

Zentzu horretan, Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro bat proposatzen dugu, Enpresen eta giza eskubideen zentro katalanaren proposamenaren ildotik. Azken zentro honen lege proposamena tramitazioan dago, 2016an aho batez onartu izan eta gero. Horrela, oinarrizko eskaera demokratiko hau euskal agendara batzea espero dugu, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Enpresa eta Giza Eskubideen planaren ardatz nagusi bat izatea espero dugularik.

Zentroaren aurkezpena 6 hilabeteko prozesuaren abiapuntua da. Prozesu horretan, EHKPk adostutako testuan oinarrituta, eragin-estrategia bat garatuko da (soziala, instituzionala eta enpresa-batzordeetan), eta azkenean apirilean amaituko da, bai legez besteko proposamen bat (PNL) aurkeztuta, bai Herri Ekimen Legegile bat (ILP) abiarazita, proposamena parlamentura eramango duena.

Azken finean, 2022ko apirilean itxiko den prozesua irekitzen da. Bien bitartean, eragin-estrategia hirukoitz hori garatuko da eta EHKPren proposamenari indarrak eta ekarpenak gehituko zaizkio.

  • Soziala: Hilero, Zentroari lotutako jarduera bat egingo da (txostenak/kasuak aurkeztea, NBEko kontalariekin hitzaldiak ematea, Kataluniako esperientzia bisitatzea, etab.)
  • Instituzionala: Zentroari lotutako gaiak batzordean aurkezteko estrategia planifikatzen da (Mexikoko eta Kolonbiako txostenak, Zentroaren proposamena aurkeztea, NNUU kontalariaren bisita eta Kataluniako kasua). Aurretik, Mónica Hernandori (Eusko Jaurlaritza) eta Mikel Burzakori (EBB) aurkeztu zaie testua. Azkenik, 6 hilabeteko epea amaitu baino lehen, partiden txanda egingo da.
  • Enpresa: Zentroari buruzko aurkezpena eta eztabaida nazioarteko euskal enpresa nagusietan egingo da, enpresa hoietako langileria sensibilizatu eta kontzientziatzeko asmoarekin.

Txostena deskargatu