Etxebizitzaren alde, Baionan manifestazioa azaroaren 20an

Horren aurrean, bestelako politikak jarri behar dira abian, Ipar Euskal Herrian bizi eta lan egin nahi duten guziek horretarako aukera izan dezaten. Hori aldarri, manifestazioa egingo da Baionan 15:00etan abiatuta, eskari zehatz hauek:
–Etxebizitzen eta lurren merkatuaren erregulazioa, esku ikusezin famatu horrek ez dezala gehiago tokiko jendea kanpora bizitzera behartu. Etxeak eta apartamenduak bizitzeko lekuak izan behar dira, ez espekulatzeko ontasunak.
- Adibidez, lehentasuna urte osoko alokairuei eman behar zaie urte osoan bainan behin-behinean Airbnb bezalako egituren bidez alokatzen diren bizitoki mueblatu turistikoei baino.
–Lurraren eta etxebizitzaren kudeaketa publikoa edo kolektiboa.
- Adibidez lurrak erosteko herri edo herriarteko politikak sendotuz, laborantza lurrak babestuz, jendeak erosi etxebizitza sozialak merkatu espekulatiboan eror ez daitezen BRS (Bail Réel Solidaire) bezalako mekanismoak sistematizatuz.
– “Etxebizitza bat denentzat” printzipioari lehentasuna.
- Adibidez bigarren bizitokien kopurua mugatuz, fenomeno horren ttipitzeko neurri fiskalak hartuz.
–Etxebizitza duina eta eskuragarria izateko eskubidea errealki gauzatuz.
- Adibidez alokairuen prezioak erregulatuz, bizitoki sozialen kopurua azkarki emendatuz -eta bereziki bizitoki arras sozialena- eta urgentziazko aterpetze toki gehiago sortuz.
–Urgentzia ekologiko eta klimatikoekiko uztargarritasuna, artifizialiazioa gelditzeko neurriak eta janari burujabetasuna.
- Adibidez bizilekuen dentsitatea, herria herriaren gainean garatu, bigarren bizitokiak eta bizitegi hutsak urte osoan zehar bizigarri bilakarazi…