Euskal Herriak Kapitalari Planto!

2019/05/24
Maiatzaren 22an EH-k kapitalari planto! kanpaina aurkeztu zen, Hego Euskal Herrriko alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile ezberdinen parte hartzeaz.

EH-k kapitalari Planto! kanpainak hilabetetan lanean diharduen talde eta eragile ezberdinen lanean dinamika da, jatorrizko hazia Euskal Herrian TTIP/CETA Ez! Kanpainan duena. Gune honek – 2014 urtean sortua TTIParen inguruko europear negoziaziaoak zirela eta merkataritza itunen aurkako borrokan indarrak batzeko beharraren aurrean- barne hausnarketa baten ondorioz bere helburu eta lan esparruak birpentsatu ditu, gunea handituz, merkataritza itunez gain, Euskal Herrian korporazio handien botere adierazpenak jarriz.

EH-k kapitalari Plantoren lan ildoak honakoak izango dira:

  • Enpresa transnazionalak: Euskal Herrian nahiz mundu osoan “euskal korporazioen” eraginen inguruko jarraipena egin eta mobilizazioak bideratuko ditugu. Askotan, interes orokorraren aurka, gure lurraldean instituzioek jarritako alfonbra gorriarekin ezartzen diren transnazionalen jarduerak aztertuko ditugu.

  • Pribatizatutako politika publikoak eta korporazioen aldekoak: gehiengo sozialaren ongizatea mehatxatzen duten kapitalaren aldekoak diren politika publikoak alderatuko ditugu; herri nahiz autonomia mailako pribatizazio prozedurak, besteak beste, edo enpresa handien sarrera, zerga politika, industria politika, enpresa nazioartekotasuna, etab.

  • Merkataritza itunak: gure bizitza eta burujabetasunarekiko kaltegarriak izango dira itunen ondorioak Euskal Herrian, are gehiago mota honetako akordiotan buru den Europar Batasunaren barruan. Itun hauek eta bere ekintza edo ez egiteagatik bermatzen dituzten haiek salatzea izango da gure lehentasuna.

  • Kapitala defendatzen duten estatuz gaindiko erakundeak: Mundu Merkataritzaren Erakundea (MME), Banku Mundiala (BM), Nazioarteko Diru Funtsa (NDF), G-20, G-7, edo Europar Batasuna bera, mundu mailan merkataritza agenda inposatzeko sistemak erabiltzen dituen estatuz gaindiko erakundeak dira. Mobilizazioa eta salaketaren bitartez, hauek guztiak eraisten lagunduko dugu Euskal Herritik, gure herrian ekintzak antolatzen badituzte, batez ere.

Azken hilabeteetan ekintza ezberdinetan parte hartu eta burutu ditugu, besteak beste:

  • Martxoan, BBVA eta Iberdrolako Akzionisten Junten aurkako ekintza, BBVAren aurkako Plataformarekin bat.

  • Apirilean, Rana Plazaren urteurrenenaren aurkako ekintza, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa eta SETEMekin.

Gaur egungo sistema sostengatzen duen arkitekturaren aurkako artikulazio eremua martxan jarri nahi dugu, hau da, merkataritza itun eta nazioarteko elkarteen babes politiko eta juridikoaren bitartez enpresa handiei erakundeek emandako laguntzen aurkakoa.

Planto egiten dugu kapitalaren aldeko zigorgabetasun logikaren aurka. Salaketa, proposamena, mobilizazioa eta desobedientzia zibil baketsuaren aldeko sormenezko estrategia barneratzaileak sortuko ditugu alde batetik, eta bizitza mota demokratikoago, jasangarriago eta bidezkoagoetara iragaten uzten diguten enpresa handiak arautuko dituzten alternatibak ezarriko ditugu, bestetik.

Bizitzaren, guztion ongizatearen eta burujabetasunaren alde, EH-k kapitalari planto!