GARRAIO PUBLIKOA
Garraio publikoaren defentsan elkarretaratzea

Hau da Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak irakurri zuten agiria
2022ko irailean ipini ziren martxan deskontuak garraio publikoan. Deskontu hauek arrakasta ukaezina izan zuten, garraio publikoaren erabilera sustatuz eta langile klasearentzako arnasgune bat izanik guztia garestitzen zebilen garai batean. Bizkaian, adibidez garraio publikoaren erabilera %14 handitu da azkenengo bi urteetan.
Orain, baina, berriro dago zalantzatan ea deskontuak mantenduko diren edo ez. Espainiako Gobernuko ahots batzuek zalantzan jarri dituzte deskontuak.
Gure ustez Espainiako Gobernuak deskontuak mantendu beharko lituzke, eta, hauek kentzea erabakiko balu, euskal erakundeek asumitu beharko lituzkete deskontu osoak, hau da egungo %50a, dirua ingurumenaren aurkako proiektuetatik bideratuz, Subflubiala edo Las Karreraseko Sahiesbidea, adibidez.
Gure ustez deskontuak kentzea, eta, beraz, garraio publikoaren prezioa handitzea, onartezina da. Alde batetik langile klasearentzako zama gehigarri bat izango litzatekeelako eta, bestetik, klima aldaketaren aurkako borrokan atzerapauso handia izango litzatekeelako . Ezin dugu ahaztu garraioa dela klima aldaketa sustatzen duten berotegi efektuko gas gehien isurtzen dituen sektorea, eta beraz presazkoa dela bertan aldaketa sakonak egitea autoaren erabilera murriztu eta garraio publikoa sustatzeko.
Hala ere kontuan izan behar dugu deskontu hauek ez direla nahikoa, eta, beraz, garraioa publikoa sustatzeko neurri gehiago ere eskatu nahi ditugu: frekuentziak handitzea, lehentasunezko errailak ipintzea autobusentzako eta talde zahurgarrientzako deskontu gehigarriak eskaintzea.