Gero eta diru gutxiago bideratzen da langabezia-prestazioetara

2018/07/23
Murrizketen politika ez da zerbait berria. Hainbat hamarkada dira lan eskubide eta eskubide sozialen etengabeko murrizketa prozesuak pairatzen gabiltzala. Euskal Autonomia Erkidegoan 2017an prestazioen ordainketa 660 milioi eurokoa izan zen, eta langabeziagatiko kotizazioen sarrerak 1.192 milioi eurokoak. Honek 532 milioi euroko superabita suposatzen du.

Murrizketen politika ez da zerbait berria. Hainbat hamarkada dira lan eskubide eta eskubide sozialen etengabeko murrizketa prozesuak pairatzen gabiltzala. Politika horiek aplikatu diren esparruetako bat langabezien prestazioena izan da, zein murrizketak sarbide baldintzak handitzean, kopurua murriztean eta prestazioaren iraupena murriztean oinarritu da.

Langabezia-prestazio maila oso urria da. Egoeraren Azterketaren azken txostenean aipatu dugun moduan, langabetuen %22,4k bakarrik jasotzen zuen kontribuzio-prestazioa. Beste %15,5ek asistentziako prestazioa jasotzen zuen eta gainontzeko %62,1ek ez zuen inolako koberturarik jasotzen langabezia sistematik. Azken urteetan sistemak babesten zituenei bai kobertura tasa zein bataz besteko sarrerak jaitsi dizkiete.

Berriki publikatu diren datuek errealitate hori islatzen dute:

  • 2017 urtean Hego Euskal Herrian 834 milioi euro zuzendu dira langabezia-prestazioen ordainketara (kontriziokoak, asistentziazkoa eta kotizazio sozialak barne). Zifra horrek BPGaren %0,9 baino ez da. Grafikoan ikusi daitekeen moduan, 2012 urtetik beheranzko joera izan du. Prestazioei pasadan urtean baino 79 milioi euro gutxiago zuzentzen zaie, BPGaren ehuneko hamarren bat.

  • Azken urteetako langabezia-prestazioen analisi bat egiten badugu, EAE eta Nafarroan 871 milioi euro murriztu direla ikusi daiteke, hau da, 2012an zuzentzen zen kantitate erdia baino gehiago murriztu da.2012an zegoen %2tik, 2017an %0,9ra igaro da.

    LANGABEZIAGATIKO PRESTAZIOEI ZUZENDUTAKO BALIABIDE EKONOMIKOAK. HEH. 2012-2017. MILIOI EUROAK ETA BPG-AREN

Beste alde batetik, ondorioztatu daiteke langabeziagatiko prestazioen sistemak superabit handia duela EAEn (ez ditugu Nafarroako daturik):

  • 2017an prestazioen ordainketa 660 milioi eurokoa izan zen eta langabeziagatiko kotizazioen sarrerak 1.192 milioi eurotara heldu ziren. Honek 532 milioi euroko superabita suposatzen du.

  • 2017ko superabita 2016koa baino 113 milioi handiagoa izan zen, prestazioen ordainketa %8,54 murriztu zelako eta sarrerak %4,53 igo zirelako.

Pentsioen eremuan sisteman dagoen defizita erabiltzen den bitartean erreformen justifikazioa egiteko, ez da entzuten zuzendari politikoen ahotsik langabeziagatiko prestazioetan babesa hobetzeari buruz termino ekonomikoetan existitzen den margen handiaz, erabat beharrezkoa, gainera, datuak ikusita.