Gutxieneko soldata izoztu egiten da, baina igo egiten da Europako herrialdeetan

2021/01/29
Espainiako Gobernuak 2021ean gutxieneko soldata ez igotzea erabaki du. Horrela, zuzenean erasotzen zaie soldata baxuagoak dituzten langileei, eta krisiaren ondorioak haien gain uzten dira.

Gobernuko alderdiek (Unidos Podemos eta PSOE) iritzi ezberdinak dituzte gaiaren inguruan, baina Pedro Sanchezen eta Nadia Calviñoren tesiak nagusitu dira. Horren argudio nagusia da enpresek ezin diotela LGSren igoerari aurre egin, ezta % 0,9ri ere (9 euro hilean).

Argudio horren faltsutasuna agerian geratzen da gure ingurune ekonomikoko herrialdeetan gertatzen ari dena ikustean; izan ere, herrialde horietan ere Covid19aren pandemia eta haren ondorio sanitario, ekonomiko eta sozialak pairatzen diren arren, eta gutxieneko soldataren mailak Espainiako estatukoak baino nabarmen handiagoak diren arren, LGS horren zenbatekoa handitzea erabakitzen ari da.

Europar Batasunean onartutako LGSren igoeren artean, honako hauek nabarmendu behar dira:
• Alemanian, 2021etik 2022ra bitartean metatutako gutxieneko soldata % 11,8 igotzea erabaki da, hilean 1.771 eurora arte.
• Erresuma Batuan, Brexit-aren ondoren, gutxieneko soldata % 2,2 igo da.
• Portugalen gobernuak gutxieneko soldata % 4,7 igotzea erabaki du. Eslovakian % 7,4 hazi da, eta Lituanian % 5,8.
• Belgikan, Flandria, Valonia eta Bruselako gobernuen dago gutxieneko soldataren maila ezartzea, eta igoera % 1,23 eta % 1,93 artekoa da.
• LGSa igo duten beste gobernu batzuk Frantzia eta Irlandakoa (biak % 1), Holandakoa ( % 1,9) eta Luxenburgokoa ( % 2,8) izan dira. Luxenburgon gutxieneko soldata EBko handiena da, 2021ean 2.202 eurora iritsiz, eta langile kualifikatuentzat 2.642 euro.

Horrela, 2021ean handitu egingo dira Espainiako eta Europako langileen arteko desberdintasunak. Eurostaten datuen arabera, 2020an, gutxieneko soldataren maila (12 ordainsaritan banatuta) 1.108 eurokoa zen Espainian, Alemanian (1.584 euro), Frantzian (1.539 euro), Belgikan (1.593 euro), Luxenburgon (2.142 euro), Herbehereetan (1.653 euro), Erresuma Batuan (1.600 euro) eta Irlandan (1.656 euro) baino askoz ere txikiagoa.

Azkenik, agerian geratzen da elkarrizketa soziala koartada bihurtzen dela, bizi- eta lan-baldintzak ez hobetzeko. Pedro Sanchezen gobernuak LGS ez igotzeko emandako beste argudio nagusia patronala eta "sindikatuak" (hau da, CCOO eta UGT) ez direla ados jarri izan da. Gobernuak LGS handitu behar du, patronalak onartzen duen ala ez kontuan hartu gabe.