LANGABEZIA DATUAK
Hego Euskal Herriko tasa Europakoa baino lau puntu handiagoa da

Horrela, Hego EHren langabezia % 10,2raino txikiagotu da, Estatuko txikienetarikoa. Hala ere, Europako gainerako herrialdeekin alderatuta, emaitza oso negatiboak ematen ditu. Langabeziaren batez bestekoak hondoa jo du Europan (zehazki, martxoan % 6), eta Hego EHn, berriz, lau puntu baino gorago jarraitzen dugu.
Kontratazioari buruzko datuei dagokienez, Espainiako ministerioak emandako datuen arabera, sinatutako kontratuen % 75 aldi baterakoak izan ziren Hego EHn. Hau da, lan erreforma gorabehera, Hego EHn apirilean sinatutako lau kontratutik hiru aldi baterakoak izan ziren.
Datuek adierazten dute langabezia murriztu egin dela enplegu prekarioaren eta urtaroen araberako enpleguaren kontura. Aipatzekoa da, gainera, langabeziaren jaitsiera Europako kontinente osoan gertatzen ari dela, baina gure lurraldean jaitsiera hori gainerako herrialdeetan baino askoz txikiagoa dela. Bestalde, gogora dezagun ziurgabetasun egoeran gaudela, eta aurreikuspen negatiboak daudela datozen hilabeteetarako, eta horrek, zalantzarik gabe, eragina izango du enpleguan. Beraz, beharrezkoa da antolaketa eta mobilizazioa bizi baldintzen hobekuntzaren alde borrokatzeko.