Inditexeko ordezkariek Myanmarren (Birmania) dauden eta Inditex taldearentzat lan egiten duten hainbat enpresaren jarrera salatu dute.

2020/12/22
Enpresa horiek pandemiaz baliatu dira buruzagi sindikalak eta sindikalistak jazartzeko, diskriminatzeko, eta kaleratzeko, sortutako egoeraren araberako segurtasun- eta osasun-neurririk eza eta soldatak ez ordaintzea salatzen baitzuten.

Enpresa horietako bat Myan Mode da. Martxoaren 28an 571 langile kaleratu zituen, horietatik 520 sindikalistak. Beste batek Rui Ning du izena, eta maiatzean 324 kaleratu zituen, horietatik 298  sindikatuan antolatutzeko asmoa adierazteagatik. Huabo Times da salatu genuen hirugarren enpresa, eta maiatzean ere 100 langile baino gehiago kaleratu zituen, sindikatukoak zirenak edo haien eskaerekin bat zetozenak.

Hiru enpresa horiek Inditexentzat lan egiten dute, baita nazioarteko beste kate handi batzuentzat ere. ELAren ustez, enpresa multinazionalek erantzukizun zuzena dute azpikontratatutako enpresen lan-baldintzetan. Enpresa nagusiek beren hornitzaileak kontrolatu, bermatu eta baldintzatu behar dituzte, lan- eta sindikatu-eskubideak eta -askatasunak errespetatzeari dagokionez, eta, betetzen ez badituzte, horren arabera jardun behar dute. Ez du balio merkea kontratatzeak eta beste aldera begiratzeak. Azpikontratazioaz ari gara, merke ekoizten da, garestiago saltzeko eta etekina ateratzeko, eta hori ezin da egin lan-eskubideen eta eskubide sindikalen urraketaren kontura.

Hori ez da berria, badakigu errealitate hori existitzen dela, eta, ahal den neurrian, salatu eta jardun behar dugu jarduera horien aurrean, eta enpresa guztiei eskatu behar diegu, beren negozioa eta marketin-politikak alde batera utzita, balio, eskubide eta bizitza duinak daudela, eta guztien gainetik errespetatu behar direla.

ELAk bat egin zuen eskubide-urraketa horiek salatzeko nazioarteko kanpainekin. Horregatik, Zerbitzuak federazioak Inditex-eko ordezkari askorekin gaia landu, eta Myanmarko langileen eskariei eta borrokari elkartasuna adierazi diete.

Borrokatzeak merezi du, eta elkartasuna adierazteak ere bai. Langileek egindako borrokaren eta Inditexi, beste enpresa batzuen artean, egin diogun eskakizunaren ondorioz, Myan Mode enpresako langileen zati handi bat berriro onartu zuten, eta enpresak beste enpresa batera itzultzeko konpromisoa hartu zuen. Era berean, Rui Ningeko langile kaleratuak birkokatzea erabaki zen.

Horrek berretsi egiten digu egindako bidea. Inditexi eta nazioz gaindiko gainerako enpresei eskatzea askatasun sindikala eta beren kate produktiboko langile guztien lan-eskubideak berma ditzatela. Ezin da beste alde batera begiratu. Eta ELAk ez du hori egiten. Horregatik, harro egoteko modukoa da horrelako delegatuak izatea, militantziak balio hoiek eskatzea, erraza badirudi ere, normala badirudi, tamalez ez da ohikoena, sindikalismoaren zati bat ez baita gai klase-interesak eta interes korporatiboak bereizteko.