Koronabirusaren kudeaketak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria jasotzen dutenak zigortu egiten ditu, eta zaildu egiten du horiek eskuratzea

2020/05/19
Laguntzak eskatzeko eta kudeatzeko zerbitzua kolapsatu egin dira.

Osasun-krisiaren aurretik prestazioak jasotzen zituztenez gain, pertsona eta familia askok gizarte-laguntzak eskatu behar izan dituzte eguneroko beharrei aurre egin ahal izateko. Ildo horretan, eskaera presentzialak aurkezteko aukerarik ez zegoenez, guztia posta elektronikoaren eta web formularioen bidez egingo zela erabaki zuen Urkulluren gobernuak. Horren ondorioz, baliabide informatikoak kolapsatu egin ziren, milaka postari ez zitzaien erantzunik eman egun batzuk igaro arte, ez zegoen behar zen dokumentazioa eransteko modurik, eskatzaileek webguneetara sartzeko arazoak zituzten, eta abar.

Arartekoak berak, apirilaren erdialdean, eskatu zion Jaurlaritzari DSBEa eskuratzeko aukera malgutzeko, dokumentazioa aurkezteari dagokionez egoera normaletan zegoen eskakizun bera ez izateko eta espedienteak izapidetzeko epeak laburtzeko.

Gobernuak, horren inguruko hiru erabaki hartuko zituela iragarri zuen; bat, eskaera berriak ematea; izan ere, horietarako partidak handitu egingo ziren, DSBE eta EPO prestazioei berrekitea eta ez-betetzeen ondoriozko eteteak etetea. Errealitatetik urrun.

Izan ere, pertsona eta familia asko babesik gabe aurkitu dira eskaera hasteko moduari buruzko informazioa falta, ezjakintasuna eta ezinezkotasunaren aurrean, etete asko martxoaren 14a igarota gauzatu dira eta prestazioa jasotzeko baldintzak ez dira malgutu.

Aldiz, beharrizan horietarako partidak zabaltzearekin lotutako propaganda ikusi badugu, baina ezer ez, inolako informazio-biderik laguntzak eskatzeko eta jasotzeko moduari buruz.

Abagunea kontuan hartuta, uste dugu prestazioen aitorpen automatikoa eta behin-behinekoa, prestazioak ez etetea eta izapideak egiteko erraztasuna izango liratekeela jarduerarik zuzenena, are gehiago jakinda mota horretako laguntzak jasotzen dituzten pertsonak egoera txarrenean dauden kolektiboei dagozkiela beti.