Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak asanblada nazional irekia egingo du urriaren 12an Gasteizen

2022/10/06
Duela urtebete sareak indartu eta ehuntzeko hasitako lan prozesu komuna amaituta, ikasturte honetan gauzatu beharreko ekimenak finkatuko dira.

Asanblada dei nazional irekia da, prozesu horren parte izan diren erakundeek eta subiranotasunaren alde dauden subjektuek parte har dezaten, agenda sozial eta mobilizatzaile partekatu eta burujabe batean parte hartu nahi badute.


Asanbladan duela urtebete hasitako prozesuaren ondorioen errepaso labur batekin hasiko da, ondoren ikasturte berriari begira egin beharrekoak eta agenda bateratu bat finkatzeko. Koordinadora nazionalean ez ezik, hiriguneetan ere gauzatutako planteamenduak hartuko dira abiapuntutzat, proposamen guztiak agenda komun batean batuz.


Pobrezia orokortzen ari den egungo egoera sozioekonomikoa aintzat hartuta, kontrolik gabeko inflazioarekin eta KPIren arabera eguneratzen ez diren soldata, pentsio eta gizarte-prestazioekin, eta horren ondorioak betikoek ordaintzen jarraitzen dutelarik, eta hazten jarraitzen duten enpresa mozkinekin, gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa da aberastasunaren banaketaz hitz egitea, irtenbidea zerga erreforma progresibo batetik abiatuz.
Lan baldintzak duintzeaz, energia eta trantsizio ekologikorako eskubideaz, zerbitzu publikoak eta bizi baldintza duinak bermatzeaz (etxebizitza, garraio publikoa, elikadura subiranotasuna, migratzaileen erregulazioa...) hitz egin behar da. Azken batean, ereduez ari gara, zer gizarte eredu nahi dugun, eta, gaur egun, inoiz baino beharrezkoagoa da transzisioaz hitz egitea.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartatik argi daukagu beste gizarte eredu bat posible dela.

Urriaren 12an denok elkar ikusiko dugu hain beharrezkoa den lan hau martxan jartzeko.