Langabetuen % 21,6ak soilik jasotzen du kotizaziopeko langabezia saria

2018/07/03
Enplegu Zerbitzu Publikoak gaur, uztailak 3, argitaratutako datuek adierazi dutenez, Hego Euskal Herrian 152.539 pertsona daude langabezian izena emanda. Hauetatik 88.646 emakumeak dira, hain zuzen, % 58,1. Bilakaerak erakusten du azken hilabetean 3.598 pertsona gutxiago daudela langabezian; 14.668 gutxiago azken urtean zehar.

Hala ere, langabezia maila onartezina da. 152.539 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta langabezia tasa % 11,4ekoa da, 28-EBekoa baino 4,4 puntu altuagoa (%7koa da). Espainiar Estatutak eta Greziak baino ez dute langabezia tasa altuagoa.

Langabezian daudenen egoera latza da. Langabetuen % 63,2ak ez du inolako langabezia saririk jasotzen (98.646 pertsona); eta kotizaziopeko langabezia saria %21,6ak baino ez du jasotzen (33.766 langabetu).

Prekarietatea gero eta larriagoa da. Enplegu berri bat edo kontratu berri bat dutenen egoera ere gero eta okerragoa da: 2018an egin diren kontratu guztien % 91,4 behin-behinekoa izan da.