2.644 pertsona gehiago daude langabezian Hego Euskal Herrian

Uztailarekin alderatuta, langabezia hazi da Hego Euskal Herrian, zehazki, 2.644 lagun gehiago daude lan barik. Bestetik, enplegu berri bat edo kontratu berri bat dutenen egoera ere oso larria da: 2018an egin diren kontratu guztien % 91,8a behin-behinekoa izan da, eta uztaila arte egin diren behin-behineko kontratuen % 51,2 hilabete bat baino denbora gutxiagorako egin da (obra edo zerbitzukoak, bitartekotasun kontratuak eta produkzioaren egoeragatik egindakoak kontuan hartuta). Honi gehitu behar zaio mugagabeko kontratuen % 35,9ak lanaldi murriztua duela, eta lanaldi murriztua duten kontratuen 10etik ia 7 emakumeenak direla.
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 156.270 daude langabezian EAEn. Hauetatik 90.655 emakumeak dira, % 58, hain zuzen ere. Bilakaerak erakusten du langabezia hazi dela azken hilabetean, guztira, 2.644 pertsona gehiago daude lan barik.
Langabezia tasa 28-EBkoaren ia bikoitza da. 156.270 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta langabezia tasa % 12,8koa da, 28-EBekoa baino 6 puntu altuagoa (% 6,8koa da). Soilik Espainiar Estatutak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.
Langabetuen % 57,4ak ez du inolako langabezia saririk jasotzen (88.144 pertsona). Eta kotizaziopeko langabezia saria % 28,2ak baino ez du jasotzen.