ENPLEGUA

Langabezia datuen okertzeak talka egiten du enpresen mozkinen hazkunde handiarekin

2024/02/02
Langabeziaren bilakaerari buruz argitaratutako datuek joera kezkagarria adierazten dute. Erregistratutako langabeziaren hazkundea oso handia da, eta baliteke koiunturala ez izatea. Gainera, behin-behinekotasuna hazi egin da; urtarrilean erregistratutako kontratuen %75,9 aldi baterakoak izan ziren.

Bien bitartean enpresa handiak, bankakoak kasu, mozkinen hazkunde handien berri ematean ari dira. Bestalde, ELAk nabarmendu nahi du behin-behinekotasuna izugarri handia dela, eta horrek agerian uzten dituela lan-erreformaren gabezia handiak.