Langabezia gora eta langabetuen egoera okerrera

2018/08/02
Enplegu Publikorako Zerbitzuak uztaileko langabeziaren datuak argitaratu ditu. Oso datu txarrak, Hego Euskal Herrian lana egin nahi eta ezin dutenen kopuruak gora egin duelako. Modu honetan, langabezia 1.087 pertsonatan handitu da; guztira 153.626 dira langabetuak.

Hego Euskal Herriko langabezia tasa onartezina izaten jarraitzen du; soilik Espainiar Estatuak eta Greziak dute langabezia tasa handiagoa Europar Batasunean. Gainera, langabezian dauden lagunen egoera gero eta txarragoa da; 10 lagunetik 6 baina gehiagok ez zuten azken hilabetean langabeziagatik inolako saririk jaso.

Gainera ezin dugu ahaztu prekarietatea hedatzen doala. Enplegu berri bat edo kontratu berri bat dutenek gero eta baldintza txarragoak sufritzen dituzte: 2018ko lehen sei hilabeteetan egin diren kontratu guztien %91,4a behin-behinekoak izan dira.