LANGABEZIA

Langabezian dauden 10etik 6 emakumeak dira, biztanleria landunaren erdia baino gutxiago diren bitartean

2023/04/04
Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuek erakusten dutenez, martxoan 141.142 langabe zeuden Hego Euskal Herrian. Urtea hasi zenetik 3.761 pertsona gutxiago izan dira. Langabezia tasa %10,3koa da Hego Euskal Herrian, EBko batez besteko %6,1etik urrun. Azpimarratu behar da langabezian dauden pertsonen %58,3 emakumeak direla, eta biztanleria landunaren %46,7 diren bitartean.

Langabezian dauden pertsonen babesgabetasun eta prekarietate egoera kezkagarria da. Langabezian izena emanda dauden pertsonen % 52,5ek ez du langabezia prestazio edo subsidiorik kobratu. 3tik 1ek baino gutxiagok ( % 27,4k) kobratu dute kotizaziopeko prestazioa (batez beste 990,1 euro EAEn eta 1.021,6 euro Nafarroan), eta gainerakoek hilean 480 euroko subsidioa kobratu dute.

Kontratazioaren datuei dagokienez, sinatutako kontratuen %73,7 aldi baterakoak izan dira urteko lehen hiru hilabeteetan, hau da, sinatutako lau kontratutik hiru aldi baterakoak izan dira.

Datu horiek kontratazio berrietan dagoen prekarietatea eta enplegurik gabeko jendearen babesgabetasuna erakusten dute. Beharrezkoa da antolaketa eta mobilizazioa bizi baldintzen hobekuntzaren alde borrokatzeko.