LANGABEZIA
Langabezian dauden 10etik 6 emakumeak dira, biztanleria landunaren erdia baino gutxiago izan arren

Langabezian dauden pertsonen babesgabetasun eta prekarietate egoera kezkagarria da. Langabezian izena emanda dauden pertsonen %50ek ez du langabezia prestazio edo subsidiorik kobratu. 5etik 1ek baino gutxiagok (%19,7k) kobratu dute kotizaziopeko prestazioa (batez beste 996,8 euro EAEn eta 1.030,3 euro Nafarroan), eta gainerakoek hilean 480 euroko subsidioa kobratu dute.
Kontratazioaren datuei dagokienez, sinatutako kontratuen %74,2 aldi baterakoak izan dira urteko lehen hiru hilabeteetan, hau da, sinatutako lau kontratutik hiru aldi baterakoak izan dira.
Datu horiek kontratazio berrietan dagoen prekarietatea eta enplegurik gabeko jendearen babesgabetasuna erakusten dute. Beharrezkoa da antolaketa eta mobilizazioa bizi baldintzen hobekuntzaren alde borrokatzeko.