LANGABEZIA MANTENTZEN DA
Langabezian dauden pertsonen erdiek ez dute inolako prestaziorik edo langabezia subsidiorik jasotzen

Langabezian dauden pertsonen babesgabetasun eta prekarietate egoera oso kezkagarria da. Langabezian izena emanda dauden pertsonen % 52k ez du langabezia prestaziorik edo subsidiorik kobratzen. 3tik 1ek baino gutxiagok ( % 28) jaso dute kotizaziopeko prestazioa (993 euro batez beste EAEn eta 1.023 euro batez beste Nafarroan), eta gainerakoek 480 euroko subsidioa kobratu dute hilean.
Kontratazioaren datuei dagokienez, sinatutako kontratuen %73,6 aldi baterakoak izan dira, hau da, otsailean sinatutako lau kontratutik hiru aldi baterakoak izan dira.
Datu hauek kontratazio berrietan dagoen prekarietatea eta enplegurik gabeko jendearen babesgabetasuna erakusten dute. Ziurgabetasun egoeran gaude, eta prezioek eta etxebizitzak, besteak beste, gora egiten jarraitzen dute. Beharrezkoa da antolaketa eta mobilizazioa bizi baldintzen hobekuntzaren alde borrokatzeko.