Neurri sozialak hartu behar dira langabeziaren gorakadaren aurrean

2020/04/24
Langabeziaren hazkundearen %4,3 baino ez dator enplegu-erregulazioko espediente baten ondorioz

 

Enplegu Zerbitzu Publikoaren arabera 165.578 lagun izan dira langabezian izena emanda martxoan, aurreko hilean baino 14.364 gehiago. Langabezia tasa %12,3an dago, azken hilabetean puntu bat igo ondoren. Langabezian inskribatutako pertsona guztietatik %55,8 emakumeak dira, biztanleria aktiboaren %44,2 izanik. Hala, emakumeen langabezia-tasa (% 14,3) gizonena baino 3,8 puntu altuagoa da (% 10,5).

Langabeziaren igoera hau, neurri batean, COVID-19 pandemiaren aurrean enplegua defendatzeko hartu diren neurri faltagatik edo neurri horiek beranduegi hartu izanagatik dator. Horren erakusgarri da hilabete honetan langabezian izena eman duten 14.364 pertsonetatik 624 baino ez direla lanik gabe geratu enplegu-erregulazioko espediente baten ondorioz (% 4,3a).

Datu horiek enplegua galdu duten pertsonei buruzkoak baino dira. Honi gehitu behar zaio Hego Euskal Herrian, aurrekoaz gain, 187.000 pertsona baino gehiago izan direla martxoan kontratua etenda edo murriztuta ERTE baten ondorioz.

Orain enplegua babesteko eta kaltetutako langileak defendatzeko neurri sozialak hartzeko garaia da. Beharrezkoa da kalitatezko zerbitzu publikoak eta prestazioak defendatzea.