Lau langabetik batek bakarrik jaso du kotizaziopeko langabezia saria

Langabezia tasa Europako bataz bestekoa baino askoz altuagoa izaten jarraitzen du, 148.225 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta langabezia tasa %11koa da, 28-EBekoa baino 4 puntu altuagoa (%6,6koa da).
Langabezia enplegu prekarioaren kontura murriztu da, kontratuen behin-behinekotasuna areagotu egin da eta apirilean sinatu diren kontratuetatik %92,5 izan dira behin behinekoak, azken hilabeteetako zifra altuena. Gainera, pasa den urtean baino 1.529 kontratu finko gutxiago sinatu dira.
Langabezian inskribatuta egon diren %57,1ek ez du inolako langabezia prestaziorik jaso martxoan (84.687). Lau langabetik batek (25,7%) bakarrik jaso du kotizaziopeko langabezia saria (38.047 pertsonak). Kotizaziopeko langabezia sariaren bataz besteko zenbatekoa, aurreko hilabeteetan bezala, murriztu egin da, 876 eurokoa izan da EAEn eta 897 eurokoa Nafarroan.