M5 herrien, pertsonen eta giza eskubideen besarkada Durangon

2019/04/15
Europa mailako ekimena da Europar Parlamenturako hauteskundeen aurrean Europar Batasunaren eta Europa osatzen duten gobernuen migrazio-politikak salatzeko.

Azaroaren 10 eta 11an Artean egindako topaketan Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Caravana Abriendo Fronteras erakundeek beste europar herrialdetako talde ezberdinekin batera, M5 HERRIEN, PERTSONEN ETA GIZA ESKUBIDEEEN BESARKADA kanpaina martxan jartzea erabaki zuten. Europa mailako ekimena da Europar Parlamenturako hauteskundeen aurrean Europar Batasunaren eta Europa osatzen duten gobernuen migrazio-politikak salatzeko.

Kanpainari bukaera Durangon egingo da maiatzaren 5ean, ez da ekintza sinbolikoa soilik izango, hilabeteetan senbilizazio lana egin da, gizatasunaren alde, migratzaileen alde, Europan harrera egin dakien eta libre ibili daitezen, eta neofaxismoaren kontra.

Arteako Adierazpenak gaiaren inguruko abagunea eta aldarrikapenak jasotzen ditu:

  1. Europa gobernatzen duten eliteek sortu dute krisi hau eta ez migratzaile eta errefuxiatuek. Beraien politikek sortu dute langabezia eta prekarietatea, oinarrizko zerbitzu publikoen desagertzea, murrizketa sozialak etab. Horregatik, salatu beharra dago beraien erantzukizuna ezkutaratzea eta diskurtsoen manipulazioa eta gezurra.

  2. EB, Europar gobernuak eta trasnazional handiek migrazio exodoaren erantzule ere badira, gerretatik ihes egitea, miseria, merkataritza politika neokolonialistask, metaze eta energia-baliabideen harrapaketa, ingurumen suntsipenak sortutako klima aldaketa... Hauen ondorio zuzenak milaka lagunek jasan dute, heriotzak, espetxeratzeak, esklabotzarekin, adingabe izanda, LGTBI pertsonek eta emakumeek...

    Ezinbestekoa da Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren betetzea exijitzea, mugen externalizazioa gelditzea, politika ekonomiko eta komertzialen aldatzea, eta behingoz migrazio-politikak giza eskubideekin bat arautzea.

  3. Europan kriminalizatu egiten dute errefuxiatu eta migratzaileenganako elkartasuna, gobernua autoritarioa eta muturrekoa izanda zein kontserbadore eta zentro-ezkerrekoa. Elkartasuna delitu bihurtu dute.

    Garaia da hori geldiarazi eta pertsona eta erakundeak babesteko eta elkartasun baloreak goresteko.

  4. Europako eskuin muturreko indar neofaxistak beraien politiken elementu nagusi gisa dute gaia, gizarte autoritario eta patriarkal bat eraikitzeko asmoarekin. Horregatik gorrotoan eta bazterkerian oinarritutako politikak errefusatu beharra dago, gizarteetatik desagertuz, gogoratu beharra dago denok izan garela beti migratzaileak.

ELAk atxikimendua eman dio kanpainari eta Maitzaren 5ean Durangon izango da, egoera hau pairatzen ari den pertsonenganako elkartasuna aktiboa adierazteko, gizarteko partaideak direla ozen esateko eta aipatutako politikak salatzeko.

ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT, INOR EZ DA ILEGALA!