Mileiren lan kontraerrefomari EZ!
Argentinako langileen interesen aurka egiten duen kontrarreforma basati baten erabateko gaitzespena azaltzen dugu: patronalaren ekarpenak eta kaleratzeagatiko kalte ordaina murriztea, lanaldia malgutzea enplegatzailearen nahierara "ordu banku" kontzeptuaren bidez, soldata dinamikoak ezartzea ustezko produktibitate baten arabera, enpresa hitzarmenak lehenestea
sektorekoen aurretik eta greba eskubidea egikaritzea izugarri zailtzea hainbat adar ekonomikotan.
Hori onartuz gero, lortu diren lan eskubideak larriki kaltetuko lirateke, langile guztiak kapitalaren alde diziplinatzeko ahaleginean. Ildo horretan, eta hazkunde ekonomikoaren eta enplegu sorreraren kontakizun faltsu baten azpian, ezkutatu egiten da irabazi korporatiboen tasa handitzeko ahalegin desesperatua, prekarietatea eta pobrezia zabaldu eta orokortu beharrean.
Era berean, lan erreforma funtsezko mugarria da elite finantzario, Extraktibista eta primarioesportatzaileen aldeko keskagarrizko proiektu ekonomiko baten barruan, industria nazionala suntsitzearekin, sistematik kanporatutako pertsonen maila handitzearekin eta hondamen ekologiko zabala eragitearekin mehatxatzen baitu.
Horregatik guztiagatik, Euskal Herriak Kapitalari Planto plataformak:
1. Argentinako langile klasearekiko elkartasun internazionalista azaltzen du, lankontrarreformaren aurrean gertatzen ari diren mobilizazio guztiak babestuz, bereziki otsailaren 19ko greba orokorra.
2. Kongresuko diputatuei eskatzen die lan kontrarreformaren proposamenaren aurka bozka dezatela, eta, ondorioz, beren herriaren gehiengoaren interesen alde egin dezatela.
3. Eta dei egiten die nazioarteko erakunde sozial eta sindikal guztiei Argentinako langileei lanerreformaren aurka elkartasuna adieraztera.
Era berean, Hego Euskal Herrian martxoaren 17rako deitutako Greba Orokorrarekin bat egiteko deia egiten dugu, gutxieneko soldata propioaren, soldaten hobekuntzaren eta aberastasunaren banaketaren alde.
Gora munduko langileria¡ Lan-kontrareformari ez, Milei kanpora¡